Hondakinen inguruan, «herritarrak erakusten ari diren heldutasun bera» azaltzeko eskatu diete Azpeitiko Udaleko politikariei Azpeitia Zero Zabor ekimenekoek. Azken hilabeteotan «gauzak mugitzen» ari direla-eta, gogoeta egin dute Zero Zaborrekoek.
Azaldu dutenez, hainbat herritar ekimen propioz hondakinak gutxitzeko neurriak hartzen ari da. «Herritarrak izan dira, hondakinen inguruko eztabaidan, heldutasunez eta arduraz parte hartu duten bakarrak», esan dute. Horren adibide bezala, hondakin organikoak bereizita jasotzen dituzten herritarrak gero eta gehiago direla azaldu dute. Horrez gain, herriko arraindegi batzuetan tuper-en erabilera sustatzen hasi izana txalotu dute Zero Zaborrekoek: «Arraindegietakoak beraiek hasi dira tuper-en erabilera bultzatzen, hondakinak murrizteko asmoz, eta herritar askok baikor erantzun dute».
Politikoen artean bi jarrera
Herriko politikarien artean, berriz, bi jarrera nagusi antzeman dituzte Azpeitia Zero Zabor ekimenekoek. Oposizioak errauste plantaren aldeko apustuari heltzen diola esan dute: «Oposizioaren helburua beste ezeren gainetik errauste planta egitea da, eta bosgarren edukiontzia bultzatzen jarraitzen du, gaika ez biltzeko eskubidea herritarren esku utziz». Horrek, birziklatze tasetan ia aldaketarik ez dakarrela diote Zero Zaborrekoek. «Era horretan hondakinak nahastuz zaborra sortzen jarraitzen da». Inork etxe ondoan errauste plantarik ez duela nahi azaldu dute, «baina, oposizioari ez zaio axola egungo zabortegien herentzia zuzena izango den planta beste herri batean eraikitzea».
Udal Gobernuarekin ere kritiko azaldu dira Zero Zabor taldekoak: «Udal Gobernuak zero zabor politika ahotan ibili arren, ez dugu uste bide horretan urrats sendorik ematen ari denik». Zero zabor estrategian sakontzeko «alternatiba zehatzik» mahai gainean jarri ez izana egotzi diote udal agintariei. «Hondakinak biltzeko sistemak aztertzen ari dela esan dute orain gutxi, baina guk nahi adinako zehaztasunik eman gabe. Badirudi benetako alternatiba den atez ateko bilketa sistemaren aldeko posizioa hartzeko beldur dela». Horregatik, herritarrek erakutsitako heldutasuna erakutsi eta «beldurrik gabe» zero zabor estrategian sakontzeko beharrezko pausuak emateko eskatu die Azpeitiko udal agintariei.