Zumaiako ESK-k bere elkartasuna adierazi nahi die Gorkaren familiakoei, lagunei eta gertukoei. Okin enpresako langilea, lanean zegoela hila, enpresan bertan. Elkartasuna adierazi nahi die, baita ere, zauritu diren beste langileei.
Beste behin ere, pertsona baten heriotzaren aurrean aurkitzen gara, soilik, lan egiteagatik. Beste behin ere, enpresen politikaren aurrean aurkitzen gara non berauen interes ekonomiko eta ekoizleak pertsonen bizitzaren gainetik dauden. Beste behin ere, lan egiteko modu baten aurrean aurkitzen gara, non Segurtsaun Protokoloa ez dagoen eta, baldin badago, horrelako istripuak gertatu arte, inor ez den arduratzen.
Espero dugu Osalanek gogor jardutea eta arduradunak zigortzea, heriotz honek arduradunak baititu.