Bailarako Udalek hizkuntza politika orokorra onartu dute

Karkara.eus 2012ko uztailaren 4a

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek aurkeztu dute

Urola Kostako Udal Elkarteak

eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek prentsaurrekoa egin dute

dute, onartu berri duten hizkuntza politikaren be...

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek aurkeztu dute

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek prentsaurrekoa egin dute dute, onartu berri duten hizkuntza politikaren berri emateko. Agintaldi berriarekin eskualdeko Euskara Batzordea eratu zuen Urola Kostako Udal Elkarteak eta lantalde horretan parte hartzen dute Udal Elkarteko Udaletako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) eta Udal Elkarteko euskara zinegotziek eta euskara teknikariek. Eskualdeko Euskara Batzordeak hainbat bilera egin ditu eta landu duten gaietariko bat da Udal Elkartearen eta Udalen hizkuntza politika orokorra lantzea. Martxoaren 13an Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak hizkuntza politika orokorra onartu eta Udalei proposamena egin zien bat egiteko. Martxotik ekainera bitartean Udaletako batzorde eta osoko bilkuretan gaia aztertu eta 5 udalek egin dute bat proposamenarekin.

Azken urteetan Udal Elkarteak eta Udalek hainbat urrats egin dituzte euskararen erabilera normalizatzeko, baina oraindik egiteko asko dagoela iritzi diote: Norbere etxetik hasi nahi dugu lanean eta udalak euskaraz funtzionatzea nahi dugu, diote hizkuntza politika orokorra onartu duten udaletako ordezkariek. Eragileekin euskararen normalizazioaren alde aritzeko Udalek eredugarri behar dutela uste dute eta hizkuntza politika bateratua baleko instrumentua izango dela horretarako.

Hizkuntza politika honen oinarrian dago Udal Elkarteak eta Udalek euskararekiko hartzen duten konpromisoa, euskaldunen hizkuntz eskubideak eta belaunaldiz belaunaldi euskararen jarraipena bermatzeko. Era berean Udal Elkarteak eta Udalek bere egin dute gure eskualdeko alor guztietan euskararen erabilera normalizatzeko eginkizuna. Eta egile eta eragile izanik agintaldiko helburutzat hartu dute euskara izatea Udal Elkartearen eta udalen lan hizkuntza, barruko lanetan zein beste administrazio publikoekin dituzten harremanetan ere.

Hornitzaileei eskaera

Honen baitan lehen ekimena izango da Udalen eta Udal Elkartearen hornitzaileei harremanak euskaraz izateko eskatzea. Datozen egunotan jakinaraziko diegu ohar eta idatziak (txostenak, aurrekontuak, fakturak…) euskaraz jaso nahi ditugula eta ahozko harremana ere ahal dela euskaraz izatea nahi dugula. Uste dugu udalek eta Udal Elkarteak bere hornitzaileei fakturak euskaraz eskatzeak eragin handia izango duela.

Hizkuntza politika orokorra

Hona hemen Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak onartu duten hizkuntza politika orokorra:

  1. Euskara da gure udalerrietako berezko hizkuntza.
  2. Administrazio publiko gisa, gure egitekoa da euskararen erabilera normalizatzea, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzea eta hurrengo belaunaldiei eskaintzea.
  3. Udal zerbitzuetan euskararen erabilera normalizatzeaz gain, geure egiten dugu gure lurralde eremuan alor guztietan euskararen erabilera normalizatzeko helburua. Hori lortzeko erabaki eta irizpide bateratuekin jokatuko da.
  4. Udalen eta Udal Elkartearen zerbitzu eta lan hizkuntza euskara izango da, bai ahoz, bai idatziz.
  5. Herritarrei lehen hitza euskaraz egingo zaie eta beraiek hizkuntza aldatzen badute, orduan, beraiek aukeratutako hizkuntzan erantzungo zaie. Modu berean, hartzaile jakinik gabeko argitalpen, errotulu, eta udalen mezuak ere ahal dela, euskara hutsean egingo dira. Bestela, euskara lehenetsiko da.
  6. Udalen eta Udal Elkartearen arteko harremanak (ahoz nahiz idatziz) euskaraz izango dira eta Euskal Herrian kokatuta dauden administrazioekiko harremanak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskara hutsean izatera joko da. Era berean,  enpresekin, hornitzaileekin eta udalentzat lan egiten duten gainerako sozietateekin ere, harremanak euskara hutsezkoak izatera joko da.
  7. Udaletan nahiz Udal Elkartean egiten diren langileen kontratazioetan, lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatu beharko du langileak.
  8. Udaletan nahiz Udal Elkartean egiten diren era guztietako kontratazioetan hizkuntza baldintzak ezarri eta bete araziko dira; gauza bera egingo da elkarteei ematen zaizkien era guztietako diru-laguntzetan ere.
  9. Jendaurreko ekitaldietan euskara erabiliko dugu, eta ele bitan izan behar duten kasuetan, euskara lehenetsiko dugu.
  10. Hizkuntza politika orokor hau garatzeko udal bakoitzak eta Udal Elkarteak hizkuntza irizpide zehatzak landu, onartu eta moldatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide