Imanol Ibarguren eta Ane Etxeberria triatloiko irabazle

Karkara.eus 2012ko uztailaren 3a

Gazte eta gaztetxoek ere hartu zuten parte proban

Ekainaren 30ean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta triatloia izan zen. Errioan, ikastola ondoko arranplan, hasi eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren ikastolan amaitu zuten ibilbidea parte hartza...

Gazte eta gaztetxoek ere hartu zuten parte proban

Ekainaren 30ean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta triatloia izan zen. Errioan, ikastola ondoko arranplan, hasi eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren ikastolan amaitu zuten ibilbidea parte hartzaileek.

Gaztetxoek 100 metro egingo zituzten igerian, bi kilometro bizikleta gainean eta 800 metroko korrika. Proba guztiak amaituta honako hauek izan ziren sailkapenean lehenengoak:

  • Neskak
  1. Maria Iparragirre 11:07
  2. Nora Royo 12:19
  3. Amaia Aduriz 12:46
  • Mutilak
  1. Lander Zumeta 9:12
  2. Joseba Rodriguez Sierra 9:43
  3. Gaizka Peñagarikano 9:46

Gazteek, igerian 200 metro egin zituzten, hiru kilometro bizikletan eta korrikan, berriz, kilometro bat. Honakoek bukatu zuten proba lehen postuetan:

  • Neskak
  1. Usoa Ostolaza 15:07
  • Mutilak
  1. Jokin Alberdi 12:50
  2. Unai Iribar 13:31
  3. Jon Ander Ansa 14:51

Azkenik, helduek 300 metro egin zituzten uretan; bizikleta gainean zortzi kilometro eta lasterka 1.800 metro. Lehen postuak hauentzat izan ziren:

  • Neskak
  1. Ane Etxeberria 26:20
  2. Gemma Oreja 26:20
  3. Noemi Domingo 29:00
  • Mutilak
  1. Imanol Ibarguren 21:20
  2. Aitor Aldasoro 21:32
  3. Asier De la Torre 21:41

Parte hartzaileek ez ezik proba ikustera eta animatzera gerturatu zirenek ere erakutsi zuten indarra eta herriko jai giroa kirol festara eramatea ere lortu zuten.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide