Zestoan Urolaren ibaiertzak garbitzeko hirugarren auzolana antolatu dute iganderako, uztailaren 8rako. Oraingo honetan, aurreko bi auzolanetan garbitu gabe gelditutako ibai zatiak garbituko dituzte: Arozena hotelaren atzetik hasi eta Zubimusuko zubira arteko ibaiaren eskuinaldeko ertza eta Estazioko industrialdeko atzealdetik Artzubiagako zubiraino arteko ezkerraldeko ibaiertza. Goiz partean egingo dute auzolana. Lanak hobeto antolatzeko, aurreko aldietan bezalaxe, aurrez izena emateko epea ireki du Zestoako Udalak, izena udaletxeko Ingurumen sailean eman behar da edota Zestoako Udalaren webgunean.
