Ostegunean aurkeztuko dute aurtengo Artisautza Azoka. Zarauzko Udaleko Kultura Sailak Gabiltza Gipuzkoako Artisauen elkartearekin elkarlanean antolatu du, eta ekitaldian bi izango dira bi aldeetako ordezkariak: Carlos Irazu eta Txiki Armendariz Gabiltza elkarteko kideak eta Gari Berasaluze Kultura zinegozia, hain zuzen ere. 11:30ean izango da aurkezpena Kulixka jatetxean, eta ondoren Munoan azoka inauguratuko dute. Azoka 10 egunez egongo da Munoan; ostegunean hasi eta uztailaren 15era arte.
