Zarautzen bizi den Xabier Egaña artista getxoztarrak liburuak erre, hondoratu, lotu eta zeharkatu ditu, artelan bihurtuz, eta Garoa liburudendan jarri ditu erakusgai, Liburuak eta izeneko erakusketan, uztailaren 24ra arte. «Nire tailerreko liburutegi txikian bueltaka nenbilela, azken 30 urtetan lagun izan ditudan ehundaka liburu ditudala konturatu nintzen. Horietako asko batetik bestera eramandako ekipajea izan da; batzuekin desengainu handia izan dut, eta beste batzukin, berriz, gozamena. Sentipen nahasketa horrekin, liburuekin izan dudan erlazioa islatzen saiatu naiz artelan hauekin», aditzera eman du artistak.
Biharko egunkarian erakusketari buruzko erreportajea.
Argazkiak: Garoa liburudenda
