Itsas bazterrean ere panpox

Aritz Mutiozabal 2012ko uztailaren 3a

Uda sasoian murgilduta, Balentziaga museoak erakusketa freskagarria antolatu du: Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. XX. mendeko historia alternatiboa. Bainujantzien bilakaera estetikoa eta teknikoa aztergai duen proposamena, hain zuzen ere. Azken 100 urteetako bainu-modan barrena bidaiatuz, XIX. mendeko bainatzeko soinekoetatik hasi eta XXI. mendeko bainujantzi teknologikoetara arteko jantziak bildu dituzte. Beverly Birks moda aditua da erakusketaren komisarioa, eta erakusketan ikus daitezkeen pieza gehienen jabea. Ia 60 bainujantzi paratu dituzte museoan, modu kronologikoan. Piezarik zaharrena 1880koa da, eta berriena, berriz, gaur egungoa. Jantziekin ez ezik, material grafikoekin eta ikus-entzunezko lanekin osatu dute erakusketa. Hala nola, Kutxaren Fototekako argazkiak eta Euskadiko Filmategiko irudiak ikus daitezke. Erakusketa irailaren 23a bitartean bisitatu daiteke. XX. mende hasieran hasi ziren bainujantziak garatzen; kultura, ekonomia eta gizarte joerak Mendebaldeko emakumeen estatusa eraldatzen hasi zirenean, alegia. Eraldaketa horrek osasunaren eta ariketa fisikoaren aldeko jarrera ekarri zuen, eta horren eraginez, gorputza jende aurrean erakusteko askatasuna bultzatu zen. Izan ere, ordura arte guztiz estalita joan ohi ziren emakumeak hondartzara eta igerilekura. Hastapenetan ika-mika sortarazi bazuen ere, moda sortzaileen fetixe bihurtu zen bainujantzia. Erakusketan joan den mendeko goi-mailako jostun garrantzitsu­ek pieza jakin honi egindako ekarpenak ikus daitezke, baita horien diseinuen bidez sortutako ehungintzaren iraultza bera ere. Yves Saint Laurentek, Christian Lacroixek, Hermések, Elsa Schiaparellik, [...]

Beverly Birks bainujantziekin

Beverly Birks moda aditua arduratu da bainujantzien inguruko erakusketa prestatzen. Erakusteka irailaren 23a bitartean bisitatu daiteke (Argazkia: Balentziaga museoa)

Uda sasoian murgilduta, Balentziaga museoak erakusketa freskagarria antolatu du: Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. XX. mendeko historia alternatiboa. Bainujantzien bilakaera estetikoa eta teknikoa aztergai duen proposamena, hain zuzen ere. Azken 100 urteetako bainu-modan barrena bidaiatuz, XIX. mendeko bainatzeko soinekoetatik hasi eta XXI. mendeko bainujantzi teknologikoetara arteko jantziak bildu dituzte. Beverly Birks moda aditua da erakusketaren komisarioa, eta erakusketan ikus daitezkeen pieza gehienen jabea.

Ia 60 bainujantzi paratu dituzte museoan, modu kronologikoan. Piezarik zaharrena 1880koa da, eta berriena, berriz, gaur egungoa. Jantziekin ez ezik, material grafikoekin eta ikus-entzunezko lanekin osatu dute erakusketa. Hala nola, Kutxaren Fototekako argazkiak eta Euskadiko Filmategiko irudiak ikus daitezke. Erakusketa irailaren 23a bitartean bisitatu daiteke.

XX. mende hasieran hasi ziren bainujantziak garatzen; kultura, ekonomia eta gizarte joerak Mendebaldeko emakumeen estatusa eraldatzen hasi zirenean, alegia. Eraldaketa horrek osasunaren eta ariketa fisikoaren aldeko jarrera ekarri zuen, eta horren eraginez, gorputza jende aurrean erakusteko askatasuna bultzatu zen. Izan ere, ordura arte guztiz estalita joan ohi ziren emakumeak hondartzara eta igerilekura.

Hastapenetan ika-mika sortarazi bazuen ere, moda sortzaileen fetixe bihurtu zen bainujantzia. Erakusketan joan den mendeko goi-mailako jostun garrantzitsu­ek pieza jakin honi egindako ekarpenak ikus daitezke, baita horien diseinuen bidez sortutako ehungintzaren iraultza bera ere. Yves Saint Laurentek, Christian Lacroixek, Hermések, Elsa Schiaparellik, Emilio Puccik eta Alexander McQueenek diseinatutakoak ikus daitezke, besteak beste.

——————————————

Erakusketako bainujantzien katalogoa argitaratu dute, hiru hizkuntzatan
Erakusketarekin batera, 184 orriko katalogoa kaleratu dute. Beverly Birksen idatzi batek eta erakusketako pieza guztien erreprodukzio grafikoek nahiz azalpenek osatzen dute. Era berean,  Donostiako Untzi Museoaren zuzendari eta historialari Jose Maria Unsainek bainujantziek Donostian izan duten bilakaera jaso dute liburuan. Cristobal Balenciaga Museoak Nerea argitaletxearekin elkarlanean argitaratu du erakusketaren katalogoa. Gainera, argitaletxea bera arduratuko da Espainiako banaketaz ez ezik, nazioartekoaz ere. Horregatik, argitalpena euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago. 25 eurotan jarri dute salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide