Amaralen aurre gonbidatua aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2012ko uztailaren 2a

Amaral taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 25ean, ZRT Zarautz Rugby Taldeak antolatutako Bultzarock ekimenaren baitan. Zaragozako bikotearen aurretik joko duen taldea edota bakarlaria aukeratzeko lehiaketa abiatu dute. Interesa dutenek hainbat ...

Amaral taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 25ean, ZRT Zarautz Rugby Taldeak antolatutako Bultzarock ekimenaren baitan. Zaragozako bikotearen aurretik joko duen taldea edota bakarlaria aukeratzeko lehiaketa abiatu dute. Interesa dutenek hainbat baldintza bete beharko du: batetik, ingurukoa izatea eta bestetik, antolatzaileak «bezain gogotsu» jardutea. Uztailaren 5ko eguerdia bitartean eman ahalko dute izena Amaralen aurre gonbidatu izan nahi dutenek.
Horretarako,  bi abesti bidali beharko dira lehiaketa@bultzarock.com helbidera, bideo edo audio formatuan,eta baita talde edota bakarlari horren ibilbidearen inguruko informazioa, besteak beste.  Lehiaketaren baldintzak www.bultzarock.com webgunean daude ikusgai. Bestalde, zalantzak argitze aldera info@bultzarock.com helbidera mezua bidal daiteke.
Uztailaren 7an ekimenaren facebookean  (www.facebook.com/bultzarock ) argitaratuko dituzte aurrez aukeratutako  bideoak, erabiltzaileek bozka ditzaten. Uztailaren 29a bitartean boto gehien jasotzen dituzten hiru taldeak finalerako sailkatuko dira. Amaraleko kideak aukeratuko dute irabazlea, abuztuaren 6a baino lehen. Horrek, abuztuaren 25ean Santa Klarako zelaian kontzertua emateko gonbidapena jasotzeaz gain, 500 euro eskuratuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide