Kultur aniztasuna aldarrikatuz amaitu dituzte jaiak Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 2a

Amaitu dituzte sanpedroak Orion. Atzo izan zen azken eguna, eta kultur aniztasuna aldarrikatuz egin zituzten festetako azken ekimenak herrian. Janari eta artisautza postu jarri zituzten Orion bizi diren hainbat jatorritako herritarrek. Hala, beraien herrialdeei buruzko informazioa oriotar guztien eskura jarri zuten. Nork bere herriko dantzak ere egin zituen plazako oholtzara igota, eta giro polita izan zen nagusi herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide