Errezil eta Bidegoianeko eguneko zentrokoak Deban

Nerea Uranga 2012ko uztailaren 2a

Bidegoian eta Errezilgo eguneko zentrokoak eta etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak, joan den hilean Debara egin zuten irteera eta hango talasoterapian jan zuten. Saiaz Udal Elkartekoek azaldu dutenez, "taldea urtez urte handitzen ari da eta prest azaltzen dira irteerak egiteko".
Saiaz udal elkarteko eguneko zentroetakoak eta etxez etxeko laguntza jasotzen dutenak Deban
Asteazkenean eta ostegunean, Errezil, Beizama, Bidegoian eta Albizturreko adinekoentzat merienda Bestetik, asteazken eta ostegun honetan, uztailak 4 eta 5, Bidegoian eta Errezilgo eguneko zentroetan Ate Irekien eguna izango dute, merienda eta guzti. 15:30ean urtean zehar egindako ekitaldien argazkien emanaldia izango dute eta jarraian merienda.Uztailaren 4an, asteazkenean, Bidegoiango eguneko zentroan eta uztailaren 5ean, osteguna, Errrezilekoan. Bi kasuetan 15:30ean hasiko dira emanaldiarekin. Albiztur eta Beizamako adinekoak ere meriendara gonbidatuak daude, garraioarekin arazoak izango balituzte hauek gizarte zerbitzuetara deitu dezakete, hau da 943 681128 telefono zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide