Zumaia San Miguel Ligako zazpigarren postuan kokatu da

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 2a

Hasiera ona eman dio Zumaiak San Miguel Ligari. Zazpigarren izan zen larunbatean Zierbenan, Zierbenan, denboraldiko lehen estropadan, eta postu bera berretsi zuen igandean Astilleron, ligako bigarren jardunaldian. Horrenbestez, 12 puntu bereganatu ditu jada, eta zazpigarren kokatu da sailkapen nagusian; azken sailkatutako Zierbenari 10 puntu ateratzen dizkio, eta azken-aurren dagoen Portugaleteri, berriz, 8 puntu.

Larunbatean lehen txandan egin zuten arraun zumaiarrek, hiru faboritorekin: Hondarribia, Tiran eta Kaikurekin. Hurrenkera horretan sartu dira bukaeran, eta Zumaiak egin du laugarren; 34 segundo atera dizkio Hondarribiak. Ondoren, haizea zakartu zen, eta bigarren eta hirugarren txandakoei ez zien batere mesederik egin. Azkenean, Hondarribiak irabazi zuen bandera, eta zumaiarrek puntu kopuru polita eskuratu zuten.

Aitzakiarik gabe, igandean estropada ikusgarria egin zuten Xanti Zabaletaren arraunlariek. Bigarren txandan jokatu zuten, Astillero, San Pedro eta Urdaibai kide zituztela. Hirugarren denbora onena egin zuten, Urdaibairen eta San Pedroren atzetik; Astillerori 16 segundo atera zizkion Telmo Deunek. Bandera Kaikuk irabazi zuen, San Juanen eta Urdaibairen aurretik eginda.

Larunbateko sailkapena

Igandeko sailkapena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide