Gamarrara irteera antolatu du Ekain guraso elkarteak

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 29a

Zestoako Ekain guraso elkarteak Gamarra parkera irteera antolatu du uztailaren 8rako (igandea). 09:30ean irtengo du autobusak Gurutzetik eta herrira itzulera 18:00etan izango da. Autobuserako izena uztailaren 5a baino lehen eman behar da Zestoako Irant...

Zestoako Ekain guraso elkarteak Gamarra parkera irteera antolatu du uztailaren 8rako (igandea). 09:30ean irtengo du autobusak Gurutzetik eta herrira itzulera 18:00etan izango da. Autobuserako izena uztailaren 5a baino lehen eman behar da Zestoako Irantzu kafetegian. Autobusaren joanetorria eta parkerako sarreren prezioak honakoak dira: 0 eta 4 urte artekoak 3 euro; 5 eta 12 urte artekoak, 7 euro; eta, gainontzekoak 13 euro. Otorduak norberak eraman beharko ditu. Ordainketak honako kontu korrontean egin behar dira, joan behar dutenen izen-abizenak zehaztuta: 2101 0033 20 0001720838 (Ekain guraso elkartearen izenean dago kontua).  Ordainagiria irteerako egunean autobusean erakutsi beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide