Realak Yuri Berchiche Izeta jokalari zarauztarra fitxatu du, baina Eibarri lagata jokatuko du datorren denboraldian. 22 urteko ezker alboko jokalaria da, txuri-urdin klubeko harrobian hasi zena, baina ondoren Bilbao Athletic, Tottenham eta Valladolid taldeetan ibili da. Azken bi urteetan Real Unionen jokatu du. Akordioa atzo goizean sinatu zuten Anoetako bulegoetan.
