Pagoeta Mendizale Elkarteak bi eguneko irteera antolatu du Pirineotara. Uztailaren 14tik 15era Val de Aran inguruan ibiliko dira parte-hartzaileak. Uztailaren 2, 3, 4, 5 eta 9an eman ahalko da izena, 20:-21:00 bitartean elkartearen egoitzan. Informazio zabalagoa eskuratzeko ere bertara jo beharko da.
