Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren astelehenean eta asteartean Euskal Herriko Sortzaileen izango dira Ahotsenea sortzaileen guneak antolatuta eta Azpeitiko Kultur Mahaiak lagunduta. Egungo kultur egoeraren diagnosiak, sortzaileen elkar ezagutza eta lanak ezagutarazteko bideak dituzte jorratzeko abiapuntuak. Euskal kulturaz eta sorkuntzaren egoeraz eztabaidatu eta sortzaileen arteko harremana sendotzea du Topaketak helburua.
Arlo guztietako kultur sortzaileei zabaldua dago deialdia eta izena emateko aukera igandera bitartekoa da. Izena emateko info@ahotsenea.net-era idatzi behar da. Topaketan parte hartzeko ez da matrikularik ordaindu behar, baina Sanagustinen izango den bazkaria 15 euro ordaindu beharko da.
Astelehenean 10:00etan hasiko dira euskal sortzaileen jardunaldiak.