Orioko Arraun Elkarteak gizonezkoen KAE 1 mailako eta Gipuzkoako emakumezkoen traineru estropadak antolatu ditu iganderako, 13:00etatik aurrera. Jardunaldia ez da puntuagarria izango, baina prestaketa gisa ezin hobe etorriko zaie arraunlariei. Izan ere, KAE 1 ligan atsedenaldia dute asteburu honetan, eta emakumezkoek, berriz, astebete geroago ekingo diote denboraldiari.