Txirrindulari egokituen nazioarteko topaketa

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 29a

Txirrindularitza Egokituko Gipuzkoako eta Euskadiko VIII. Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan. Txapelketa Andoainen eta Zarautzen jokatuko da, eta bi modalitate izango dira jokoan herri bakoitzean. Bihar, erlojupeko lasterketa egingo dute, Andoaingo Ama Kandida etorbidean atonduko duten zirkuituan. Etzi, berriz, errepideko lasterketan lehiatuko dira, Zarautzen. Zarauztarra Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Zarauzko Hiria V. Txirrindularitza Egokituko Nazioarteko Probaren baitan jokatuko dute Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa. Lasterketa honekin ezinduak kirola egitera eta, batez ere, txirrindularitza praktikatzera bultzatzea du helburu Zarauztarrak. Urtero bezala, kostaldeko errepidean osatuko dute ibilbidea, Zarautz eta Getaria artean. Ezintasunaren arabera, hainbat modalitate eta distantzia zehaztu dituzte antolatzail eek. Hori horrela, bizikleta egokituan parte-hartuko dutenek 60 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute; trizikloan doazenak ere 60 kilometro; handbike-koak (eskuekin eragindako bizikletak), berriz,  40 kilometro; eta tandemekoak, azkenik, 20 kilometrotrizikloan doazenak, 60 kilometro.  Proba goizez jokatuko da; txirrinduñlariak 09:30ean abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik, eta toki berean helmugaratuko dira zirkuitua osatu ondoren. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak direnez, modalitateetako euskal txirrindulari egokitu onenak bilduko dira herrian. Nazioarteko proba denez, Espainiako, Frantziako, Italiako, Portugalgo edo Venezuelako maila handiko ordezkariak ere ez dira faltako hitzorduan. Izan ere, Londreseko Paralinpiar Jokoak prestatzeko ezin hobe datozkie. Bi lasterketak joan den astean aurkeztu zituzten Andoainen, Arritxu Iribar kazetariaren gidaritzapean. Ekitaldian, [...]

Aurkezpeneko prentsaurrekoa

Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketaren prentsaurrekoa, Andoainen (Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa)

Txirrindularitza Egokituko Gipuzkoako eta Euskadiko VIII. Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan. Txapelketa Andoainen eta Zarautzen jokatuko da, eta bi modalitate izango dira jokoan herri bakoitzean. Bihar, erlojupeko lasterketa egingo dute, Andoaingo Ama Kandida etorbidean atonduko duten zirkuituan. Etzi, berriz, errepideko lasterketan lehiatuko dira, Zarautzen.

Zarauztarra Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Zarauzko Hiria V. Txirrindularitza Egokituko Nazioarteko Probaren baitan jokatuko dute Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa. Lasterketa honekin ezinduak kirola egitera eta, batez ere, txirrindularitza praktikatzera bultzatzea du helburu Zarauztarrak. Urtero bezala, kostaldeko errepidean osatuko dute ibilbidea, Zarautz eta Getaria artean.

Ezintasunaren arabera, hainbat modalitate eta distantzia zehaztu dituzte antolatzail

eek. Hori horrela, bizikleta egokituan parte-hartuko dutenek 60 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute; trizikloan doazenak ere 60 kilometro; handbike-koak (eskuekin eragindako bizikletak), berriz,  40 kilometro; eta tandemekoak, azkenik, 20 kilometrotrizikloan doazenak, 60 kilometro.  Proba goizez jokatuko da; txirrinduñlariak 09:30ean abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik, eta toki berean helmugaratuko dira zirkuitua osatu ondoren.

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak direnez, modalitateetako euskal txirrindulari egokitu onenak bilduko dira herrian. Nazioarteko proba denez, Espainiako, Frantziako, Italiako, Portugalgo edo Venezuelako maila handiko ordezkariak ere ez dira faltako hitzorduan. Izan ere, Londreseko Paralinpiar Jokoak prestatzeko ezin hobe datozkie.

Bi lasterketak joan den astean aurkeztu zituzten Andoainen, Arritxu Iribar kazetariaren gidaritzapean. Ekitaldian, Andoaingo probaren antolatzaileez gain, Zarauztarra Txirrindularitza Elkarteko kide Jesus Arana eta Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendi izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide