Lau Iturri garbitokia berritzen ari da zestoar talde bat auzolanean

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 29a

Auzolanean, borondatez, Lau Iturri konpontzen ari da sei bat laguneko talde bat. Ibaia garbitu zenean, taldetxo bat Lau Iturriko eraikina eta atzeko garbitokia berritu eta txukuntzeko prest agertu zen udaletxean. «Zestoako Udalak erabilera eman nahi dio Lau Iturriri», azaldu du Izakun Larrañagak, Zestoako Udaleko Ingurumen Saileko ordezkariak. Larrañagaren arabera, teilatuak du kalte handiena, eta horrekin hasi dira. Oraingoz kendu egin dute, eta hurrengo saioan hasiko dira berria jartzen. «Ekainaren 23an bildu ziren aurrenengo aldiz. Uztailaren 7an bilduko dira berriz, eta ordurako materiala biltzea espero dute», azaldu du. Lanak irailerako amaitzea espero dute, eta behin bukatutakoan, Katamarru Natur Taldeak egindako panel batzuk jartzekoak dira. «Bertan, garbilekuak garai batean zeukan garrantzia azalduko da». Panelekin batera, herritarrei hori nola erakutsi zehazteko daukatela aitortu du Larrañagak. Ez dutela irekita utziko zehaztu du, baina erakusteko sistemaren bat jarriko dutela nabarmendu du.

Teilatua konpontzen

Uztailaren 7an hasiko dira teilatu berria egiten

Auzolanean, borondatez, Lau Iturri konpontzen ari da sei bat laguneko talde bat. Ibaia garbitu zenean, taldetxo bat Lau Iturriko eraikina eta atzeko garbitokia berritu eta txukuntzeko prest agertu zen udaletxean. «Zestoako Udalak erabilera eman nahi dio Lau Iturriri», azaldu du Izakun Larrañagak, Zestoako Udaleko Ingurumen Saileko ordezkariak.

Larrañagaren arabera, teilatuak du kalte handiena, eta horrekin hasi dira. Oraingoz kendu egin dute, eta hurrengo saioan hasiko dira berria jartzen. «Ekainaren 23an bildu ziren aurrenengo aldiz. Uztailaren 7an bilduko dira berriz, eta ordurako materiala biltzea espero dute», azaldu du.

Lanak irailerako amaitzea espero dute, eta behin bukatutakoan, Katamarru Natur Taldeak egindako panel batzuk jartzekoak dira. «Bertan, garbilekuak garai batean zeukan garrantzia azalduko da». Panelekin batera, herritarrei hori nola erakutsi zehazteko daukatela aitortu du Larrañagak. Ez dutela irekita utziko zehaztu du, baina erakusteko sistemaren bat jarriko dutela nabarmendu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide