Gutuna: Ekainak 28, sexu askatasunaren aldeko eguna

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 28a

Ekainaren 28a sexu askatasunaren aldeko eguna izanik, pertsona orok bere sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea duela aldarrikatu nahi dugu; bereizkeria egoerak alboratu eta eskubide urraketa eta sexu identitate aniztasuna errespetatuz, eta gaine...

Ekainaren 28a sexu askatasunaren aldeko eguna izanik, pertsona orok bere sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea duela aldarrikatu nahi dugu; bereizkeria egoerak alboratu eta eskubide urraketa eta sexu identitate aniztasuna errespetatuz, eta gainera, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak dituzten eskubideak aitortu eta bermatzea ezinbesteko eginbeharra dela uste dugu.

Egun eredu androzentriko heterosexual tradizionaletik kanpo kokatzen garen herritarrok zailtasunez beteriko bidearekin egiten dugu topo. Norberaren esentzia, nahi eta desioak ezkutatzera behartuz, jendeak esango duenaren beldurrez, lanpostu bat aurkitzeko zailtasunak edota beste hainbat.
Jabetzen gara oraindik orain lesbiana, transexual, gay nahiz izaera eta orientazio anitzetako herritarren eskubideen benetako bermea lortzeko lan asko dagoela egiteke, baita instituzio publikoetan ere. Gure konpromiso xumea adierazi nahi dugu pixkanaka egunerokoan sexualitate eredu ezberdinekiko errespetuz jokatuko duen herria ziurtatzeko.

Honegatik, Zarauzko Udalak ere ekainaren 28aren harira egingo diren ekimen eta aldarrikapenekin bat egiten du. Urte luze hauetan lesbiana, transexual eta gayen mugimenduan buru-belarri dabiltzanei aitortza eta babesa adierazi nahi diegu. Herrian eta herrialdean egingo diren ekimenetan parte hartzeko gonbita eta ekimenak aurrera ateratzeko babesa eskaintzen dugu.

Zarauzko Udala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide