Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria- III. Erremonte Kopako finala jokatuko da bihar, ostirala, Zestoan. 22:30ean hasiko da. Finalaren aurretik eskualdeko erremontisten arteko partida jokatuko da, bertan ariko dira, 35 tantora, Etxeberria IV.a eta Labaka azpeitiarrek Zulaika eta Zubizarreta aizarnazabaldarren kontra. Finala, berriz, 40 tantora jokatuko dute: Zeberio II.a eta Ionek Urriza eta Etxeberria III.aren aurka. Erremonteko jaialdirako sarrera sei euro kostatuko da, eta sarrerak erosten dituzten aurreneko ehun pertsonek Galarretako erremonteko partidak ikusteko gonbidapenak jasoko dituzte. Horrez gain, ikusleen artean hainbat opari zozkatuko dute antolatzaileek. Gipuzkoako erremonte txapelketaren helburua da, lurraldeko udalerrietan erremontea ezagutzera ematea, eta herrietako pilota elkarteetakoei modalitate hori sustatzeko ahalegina egitera animatzea. Finalaren aurretik, hiru partidako ligaxka jokatu dute Lazkaoko, Segurako eta Amezketako pilotalekuetan.