Dena prest sanpedrotarako

Karkara.eus 2012ko ekainaren 28a

Lau eguneko festek igande iluntzean izango dute bukaera

Gaur arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte luzatuko dira 2012ko sanpedroak. Egitarau zabala osatu du festa batzordeak eta lehenengo hitzordua gaur, osteguna, ekainaren 28a, arratsaldeko 18...

Lau eguneko festek igande iluntzean izango dute bukaera

Gaur arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte luzatuko dira 2012ko sanpedroak. Egitarau zabala osatu du festa batzordeak eta lehenengo hitzordua gaur, osteguna, ekainaren 28a, arratsaldeko 18:00etan, plazan izango da.

Karkarak ere sanpedroak ongi pasatzea opa dizue herritar guztiei! Hona hemen festetako egitaraua:

Ekainak 28, San Pedro bezpera

18:30 munduko kopako finala mendibeltz zelaian
18:30
Erraldoi eta buruhandien korpatsa kalez-kale
19:00
Pello eta Nikolasa erraldoien aurkezpena
19:30
danborrada. Kultur Etxe atzeko plazatik abiatuko da
20:00
Txupinazoa: Orioko Herri Ikastolak botako du 40. urteurrenean
20:15
Kupela berbena herriko plazan
23:00
Kupela berbena herriko plazan
02:00
Bull DJ-a


Ekainak 29, San Pedro eguna

10:30 Haurren pilota txapelketako finalak
10:30
hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan
12:00
Meza Nagusia
12:30
Haurren danborrada kalez-kale
13:00
Trikitixa txapelketa herriko plazan
13:00
25. Literatur lehiaketa sari banaketa udaletxean
17:00
Xakea ibai ondoko plazan
17:30
Hip hop eta funky erakustaldia plazan
18:00
Pala txapelketako finalak
18:00
Erraldoi eta buruhandien konpartsa
18:30
Literatur lehiaketak 25 urte ekitaldia Salatxo plazan
19:00
erromeria bikamiotatik hasita
          - Falcons de Vilafranca-ko (Katalunia)    
          - Gaztetxeak antolatutako jokoak  
          - Trikitilariak

21:00 Herri afaria plazan. Aulkiak, mahaiak eta Parrillak Udalak jarriko ditu, jatekoa bakoitzaren kontura
23:30
Loretxu berbena belarra plazan
01:30
Illarras DJ-a eta Txanka DJ-a

Ekainak 30, Arrantzale eguna

06:00 Gaupaseroen argazkia OA-ko eskaileretan
10:30 Heriotzik gabeko arrantza moilan. Izena ematea Aterpe aurrean
11:00
Euskal herriko elikagai eta produktu osasuntsuen I. azoka plazan.
11:00
Hiru traineruen aurkezpena plazan
11:30
Egunsenti otxotearen emanaldia
12:00
Sagardo dastaketa plazan
12:30
Triatloia. ikastolako plazatik aterako da. Orioko Herri Ikastolak antolatuta
16:00
gaztetxoen Orioko I. futbol torneoa
16:30
Euskal herriko elikagai eta produktu osasuntsuen I. azoka plazan.
18:00
Erraldoi eta buruhandien konpartsa
18:00
HELDU!-ko neskak mutilen kontra. Neskak 600 kiloko harriarekin. Mutilak 1000 kiloko harriarekin
19:00
Bertsotriki txikiteoa kalez-kale. Errikotxia bertsozale taldea eta Danbolin musika eskolako ikasleak
19:15
Legorretako abesbatza Salatxorekin batera kantuan kalez-kale
 23:00 Reggae eta salsa doinuak: 12 Tribu eta Jorghino

Uztailak 1, Kultur aniztasunaren jaia

11:00 Instrumentu andinoen tailerra
12:00 Goizeko ekitaldiaren hasiera
12:05
Dantza lehiaketa: munduko dantzak
12:45
Banaiz bagara kantuaren koreografia erakustaldia Mundialak gara taldearen eskutik
13:15
Dantza lehiaketa: munduko dantzak (finala)
16:00
gaztetxoen Orioko I. futbol torneoko finalak
16:00 Perkusio tailerra (Jaione, Leire eta Ousmane)
17:30
Arratsaldeko ekitaldiaren hasiera ikastolako haurrekin
18:00 Batukada kalez kale
18:00
Marokoko jantzien desfilea
18:00
Olerki irakurraldi eleanitza
18:30 Boliviako dantza-taldea
18:45
Ekuadorko musika taldea
19:15 Batukada plazan
19:30
Marokoko jantzien desfilea
19:45
Sabel dantza erakustaldia
20:30
Adierazpenaren irakurketa eta bertsolariak
21:00
Kubatá taldearen emanaldia.


Udaltzainen oharra


San Pedro festak direla eta zirkulazioan hainbat aldaketa egingo dituztela jakinarazi dute udaltzainek. Herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28an 17:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 09:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatuko dute.
  • Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da. Utzi dezagun bakean Herriko Alde Zaharra, diote udaltzainek.

Herritarrei kolaboratzea eta arau horiek betetzea eskatzen diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide