Zarauzko IV. BTT Trabesia egingo dute uztailaren 8an

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 27a

Zarautz BTT Pagoeta taldeak antolatuta, Zarauzko IV. Pagoeta BTT Trabesia egingo dute uztailaren 8an. Lagunarteko irteera izango da, ez lehiaketa, eta bi ibilbide izango dira aukeran: bata, motza, 24 kilometrokoa eta zailatasun ertainekoa; eta bestea, luzea, 31 kilometrokoa eta zailtasun handiagokoa. Antzekoak dira ibilbideak. Aritzbatalde kiroldegitik abiatuko dira txirrindulariak, 09:00etan, eta ibilbide luzekoek Agorregi eta Laurgain pasatu ondoren, Pagoetako gurutzera igoko dira, Amezketalarditik jaisteko segidan. Motzekoak, berriz, Laurgain pasatu ondoren, Amezketalarditik egingo dute buelta, Pagoetara igo gabe. Zeharkaldian jan-edanak hartzeko postuak atonduko dituzte, baita helmugan ere. Ibilbidea osatzeko gehienez ere 4 ordu emango zaie parte-hartzaileei. Izena aurrez eman daiteke, uztailaren 4a bitartean, www.pagoeta.com webgunean. Behin izena emanda, bi eguneko epean ordaindu beharko da (Euskadiko Kutxa: 3035.0029.61.0290081192), BTT Trabesia eta norbere izen-abizenak zehaztuz. Federatuentza 10 euro izango da, eta federatu gabeentzat, 15 euro. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 07:30etik 08:30era, Aritzbatalde kiroldegia aurrean.

Zarautz BTT Pagoeta taldeak antolatu du mendiko bizikleten zeharkaldia (Argazkia: Zarautz BTT Pagoeta)

Zarautz BTT Pagoeta taldeak antolatuta, Zarauzko IV. Pagoeta BTT Trabesia egingo dute uztailaren 8an. Lagunarteko irteera izango da, ez lehiaketa, eta bi ibilbide izango dira aukeran: bata, motza, 24 kilometrokoa eta zailatasun ertainekoa; eta bestea, luzea, 31 kilometrokoa eta zailtasun handiagokoa.

Antzekoak dira ibilbideak. Aritzbatalde kiroldegitik abiatuko dira txirrindulariak, 09:00etan, eta ibilbide luzekoek Agorregi eta Laurgain pasatu ondoren, Pagoetako gurutzera igoko dira, Amezketalarditik jaisteko segidan. Motzekoak, berriz, Laurgain pasatu ondoren, Amezketalarditik egingo dute buelta, Pagoetara igo gabe. Zeharkaldian jan-edanak hartzeko postuak atonduko dituzte, baita helmugan ere. Ibilbidea osatzeko gehienez ere 4 ordu emango zaie parte-hartzaileei.

Izena aurrez eman daiteke, uztailaren 4a bitartean, www.pagoeta.com webgunean. Behin izena emanda, bi eguneko epean ordaindu beharko da (Euskadiko Kutxa: 3035.0029.61.0290081192), BTT Trabesia eta norbere izen-abizenak zehaztuz. Federatuentza 10 euro izango da, eta federatu gabeentzat, 15 euro. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 07:30etik 08:30era, Aritzbatalde kiroldegia aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide