Hondakinen bilketaz herri galdeketa egiteko eskatuko du Zestoako EAJk

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 26a

Ostegunean, ekainak 28, Zestoan Udal Osoko Bilkura egingo dute, 20:00etan hasita. Ekainari dagokion ohiko saioa izango da. Plenoaren gai zerrendak jasotzen duenez hiru mozio aurkeztu dira bertan, bi Bildurenak eta bat EAJrena. Zestoako alderdi jeltzaleak zabor eta hondakinen bilketa sistemaren inguruan herri galdeketa egitea eskatuz aurkeztuko du mozioa. Bilduk aurkeztuko dituen bi mozioak dira: LGTBQ Kolektiboaren Nazioarteko Eguna: Askatasun sexualaren aldeko eguna lelopean aurkeztutakoa da bat, eta bestea, Gernika, Durango eta beste hainbat udalerriren bonbardaketaren 75. urteurrenaren eta Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko 500. urteurrenaren ingurukoa. Mozio horiez gainera, Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena aztertuko dute eta baita ere zezenketen inguruan 2012ko ekainaren 3an egindako herri galdeketaren emaitza. Hondakinak atez ate biltzeko erabakia apirilean hartu zuen udalbatzarrak Zestoako Udalak apirilaren 26an egindako udalbatzarrean datorren urtean, 2013an, hondakinak atez ate biltzeko erabakia hartu zuen. Bilduren aldeko botoekin hartu zuten erabakia, EAJkoek kontra bozkatu zuten orduan.  

Ostegunean, ekainak 28, Zestoan Udal Osoko Bilkura egingo dute, 20:00etan hasita. Ekainari dagokion ohiko saioa izango da. Plenoaren gai zerrendak jasotzen duenez hiru mozio aurkeztu dira bertan, bi Bildurenak eta bat EAJrena. Zestoako alderdi jeltzaleak zabor eta hondakinen bilketa sistemaren inguruan herri galdeketa egitea eskatuz aurkeztuko du mozioa. Bilduk aurkeztuko dituen bi mozioak dira: LGTBQ Kolektiboaren Nazioarteko Eguna: Askatasun sexualaren aldeko eguna lelopean aurkeztutakoa da bat, eta bestea, Gernika, Durango eta beste hainbat udalerriren bonbardaketaren 75. urteurrenaren eta Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko 500. urteurrenaren ingurukoa. Mozio horiez gainera, Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena aztertuko dute eta baita ere zezenketen inguruan 2012ko ekainaren 3an egindako herri galdeketaren emaitza.

Hondakinak atez ate biltzeko erabakia apirilean hartu zuen udalbatzarrak

Zestoako Udalak apirilaren 26an egindako udalbatzarrean datorren urtean, 2013an, hondakinak atez ate biltzeko erabakia hartu zuen. Bilduren aldeko botoekin hartu zuten erabakia, EAJkoek kontra bozkatu zuten orduan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide