Transexualitatea izango dute hizpide bihar

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 26a

Ikasturteko azkenengo hitzaldia biharko antolatu du Emakumeen Txokoak. Ostegunean Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna denez, bezperarako gaiaren inguruko hitzaldia prestatzea erabaki dute. Emakumeen Txokoan bertan izango da 19:30ean. Transexualitatea eta transgeneroa izena du hitzaldiak, eta Ana Txurruka, Berdintasun Teknikaria eta Medeak taldeko kideak emango ditu gaiaren inguruko azalpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide