Iosu Esnaolak Sarpsborg'08 talde norvegiarrarekin fitxatu dezake

Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 25a, 10:53

Sasoian.info. Iosu Esnaola futbol jokalari oriotarrari Sarpsborg'08 talde norvegiarrean jokatzeko aukera atera zaio. Atzo abiatu zen hara, eta aste honetan hainbat proba gainditu beharko du. Azterketaren ondoren, hango taldearekin gustukoa bada, urte eta erdirako eskaintza jasoko luke. Alvaro Baigorri madrildarra da Sarpsborg'08 taldeko entrenatzailea, eta oriotarrak joan den ostegunean jaso zuen haren deia.

Esnaolak Realarekin egin zuen debuta duela bi urte, baina, ondoren, taldez talde ibili da, batetik bestea. Azken denboraldian Nojan jokatu du, eta taldea Bigarren B mailara igo du. Orain, badirudi patuak berriro ere irribarre egiten diola. Bera, behintzat, ilusioz beterik eta itxaropentsu dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide