Orioko San Joan sutako irudi batzuk

Onintza Lete Arrieta 2012ko ekainaren 25a

Iaz bezala, aurten ere Ikastola aurreko plazan egin zuten San Joan sutako ikuskizuna larunbatean. Eguna iluntzearekin batera hasi zen dantza eta musika ikuskizuna, baina jendea lehenagotik egon zen suari begira, eta bide batez tokia gordetzen. Izan ere, jende askok zutik ikusi behar izan zituen dantzak. Ikastola aurrean ez ezik, herrian beste zenbait tokitan ere piztu zituzten suak larunbatean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide