Sasoian.info. Faboritoak ez zuen hutsik egin. Ikusmin handia zegoen horren inguruan. Iaz maila galdu ondoren, KAE ligan debuta egin zuen atzo Oriok Elantxobeko estropadan, eta nagusitasinez irabazi zuen, sekulako erakustaldia emanez. Izan ere, bigarren sailkatu zen Busturialdea-elantxoberi 22 segundoko aldea atera zion. Oriotarrak bigarren txandan jokatu zuten Lekittarrak, Santoña eta Elantxoberekin batera, eta lehen luzetik jarri ziren buruan.
Eskualdeko beste bi ordezkariek, Getariak eta Zarautzek, maila xumea erakutsi zuten. Zarauztarrak lehen txandan lehiatu ziren, hirugarren helmugaratuz, eta Getaria azkena izan zen hirugarren txandan. Dena dela, getariarrek zarauztarrek baino denbora hobea lortu zuten, eta bederatzigarren sailkatu ziren, zarauztarrak baino postu bat gorago.
KAE 2 ligan ere Orio ongi
Traineru nagusiak ez ezik, oriotarren bigarren ontziak ere maila bikaina duela erakutsi zuen larunbatean. Asturiasen jokatu zuten denboraldiko lehen norgehiagoka, Gozon herrian, eta Trintxerpek irabazi bazuen ere, Orio B aurkari gogorra izan daitekela erakusti zuen, bigarren sailkatuta. Irabazlearengatik 19 segundora sailkatu zen.