Suhiltzaileek itzali behar izan dute San Joan sua Orion, ostiralean

Onintza Lete Arrieta 2012ko ekainaren 23a

Gaur gauean eskualdean hamaika su piztuko dituzte herritarrek udari ongietorria emateko. San Joan bezpera da, eta toki gehienetan prest dituzte altzari zaharrez, egurrez, paperez eta beste hainbat materialez osatutako tontortxoak. Orion, bateren batzuk aurreratu egin ziren atzo, eta gauerdi inguruan suhiltzaileek itzali behar izan zuten sua. Herriko aparkaleku handienaren ertz batean egin zuten sua iaz. Aurten, ordea, baratzeetarako aldean zeukaten prest, belarretan hain zuzen ere. Eta suhiltzaileen bi kamioik bertaratu behar izan zuten sua itzaltzeko. Ertzainek ere gertutik jarraitu zuten gertaera, eta herritar ugari ere azaldu zen gertatzen zena ikustera. Gaur goizean kea zerion oraindik atzo erretakoari. [caption id="attachment_47478" align="alignleft" width="300" caption="Suhiltzaileak lanean"]Suhiltzaileak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide