Datorren astean hasiko du matrikulazio kanpaina Danbolin Musika eskolak

Karkara.eus 2012ko ekainaren 21a

Aste eta erdiz luzatuko da izena emateko epea, baina oporrak eta gero ere izango da aukera

Dagoeneko eman du jakitera Danbolin Musika Eskolak 2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epeak zeintzuk izango diren ikasle zahar eta berrientzat.

Ekainaren ...

Aste eta erdiz luzatuko da izena emateko epea, baina oporrak eta gero ere izango da aukera

Dagoeneko eman du jakitera Danbolin Musika Eskolak 2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epeak zeintzuk izango diren ikasle zahar eta berrientzat.

  • Ekainaren 25etik uztailak 4ra (ekainak 29 ostiralean itxita egongo da, San Pedro festak direla eta), 10:00etatik 14:00etara.
  • Irailaren 3tik 7ra, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00etara.

 

Eskaintza zabala izango da datorren ikasturtean ere:
  • 1. MAILA
    - Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
  • 2. MAILA
    - Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
    - Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa,
                                 tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua,
                                 pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • 3. MAILA
    - Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
    - Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa,
                                 tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa,
                                 esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • BESTELAKO JARDUERAK: korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea,
                                                   txistu taldea, gitarra taldea.
  • MUSIKA-TRESNA BERRIAK: Tronboia, tuba, biola, harpa zeltikoa.
  • GAI BERRIAK: Informatika musikala.

 

Ordutegiak, prezioak edo beste zerbait jakin nahi duenak, 10:00etatik 14:00etara musika eskolako telefono zenbakira (943 833 727) deituta nahikoa du,.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide