Bidea berritzeko lanak egingo dituzte AP-8 autobidean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 21a

AP-8ko autobidean, Zarauzko parean, bidea berritzeko lanak egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean. Gaur, 21:00etan hasiko dituzte lanak eta Behobiako norabidean doazen ibilgailuak Bilboko norabidera pasa beharko dute. Lanak 15:00etan amaituko di...

AP-8ko autobidean, Zarauzko parean, bidea berritzeko lanak egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean. Gaur, 21:00etan hasiko dituzte lanak eta Behobiako norabidean doazen ibilgailuak Bilboko norabidera pasa beharko dute. Lanak 15:00etan amaituko dituztela jakinarazi dituzte.
Horrez gain, Donostiako norabidean doazen ibilgailuek itxita izango dute Zarauzko ordainlekua bitarte horretan. Hori hala izanik, Zarauztik doazenek AP-8 autopistara Donostiako norabidean doazenek Orioko ordainlekuan izango dute sarrera.

Bidegik adierazi du aldizka egiten dituzten mantentze eta kontserbazio lanen baitan berrituko dute zorua asteburuan.
Lanak, hasiera batean, aurreikusitako orduetan amaituko badituzte ere, erakundeak adierazi du eguraldiaren eraginez datak eta orduek aldaketak jasan ditzaketela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide