Argazki galeria: ibaiko zikina, plazara

Onintza Lete Arrieta 2012ko ekainaren 21a

Azpeitiko hainbat ikastetxetako ikasleak eta Baigera erretiratuen elkarteko kideak Urola ibaia garbitzen aritu dira goizean. Herriko erdigunetik hasi eta Lasao arteainoko tartean aritu dira lanean, eta jasotako zaborra plazan jarri dute ikusgai. Besteak beste autoen gurpilak eta koltxoi bat bildu dituzte. Baita plastikoa eta alanbre zatiak ere. Lanaren ondoren, atsedena hartuz hamaiketakoa egin dute udaletxe azpian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide