Fernando Txueka Isasi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatuko dute etzi, eta honek hitzaldia eskainiko du, Juan Sebastian Elkano, Getariako talaiatik izenpean. 11:00etan izango da saioa, Getariako Salbatore elizan, eta domina eta diploma jasoko ditu Txuekak. Jose Maria Urkia Etxabe Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendariak egingo dio harrera. Txueka, ginekologoa da ofizioz, baina Elkanoren figura aztertzen jardun du urteetan, eta haren inguruko hitzaldiak ere eman ditu.
