Getariako abesti esanguratsuenen bilduma kaleratu du musika bandak

Ane Olaizola 2012ko ekainaren 21a

Getariako Musika Bandak 100 urte artxiboa astinduz diskoa kaleratu du, herriko abesti esanguratsuenak bilduta, Elkar argitaletxearen eskutik. Musika bandak mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin du urtean zehar, eta kideek jakinarazi dute diskoa izango dela ehun urteen aitzakian egindako azkena. Hamalau abestik osatzen dute diskoa. Guztiak Getariarekin daude lotuta, eta musika bandak kontzertuetan hamaika aldiz jo izan ditu. «Mendeurreneko diskoa izanik, abesti klasikoak jaso ditugu. Horietako batzuk festetan eskaintzen ditugu, eta beste batzuk egun jotzen ez baditugu ere, bere garaian oso ezagunak izan ziren», adierazi du Eñaut Bernalek, bandako kideak. Hala nola, Getariako eta Elkanoren ereserkiak, El Alba eta San Anton abestiak prestatu dituzte diskorako, eta kantu batzuen moldaketak Aitor Uriak, Getariako Musika Bandako zuzendariak egin ditu. Abestien inguruko azalpenak ere gehitu dituzte diskoan; hala nola, abestia nork eta noiz sortu zuen, eta historia laburra plazaratu dute. Diskoaren emaitzarekin «gustura» dago banda, «soinu oso ona» duelako. Iazko urrian eta azaroan grabatu zuten diskoa, Lazkaoko (Gipuzkoa) Areria aretoan, eta grabatze prozesua esperotakoa baino hobea izan zela adierazi du Bernalek. «Diskoa grabatzen esperientziarik gabeak ginen, eta prozesua astun samarra izango zela pentsatzen genuen. Baina, azkenean, uste baino askoz hobea izan zen, eta gustura aritu ginen lanean». Hil hasieran aurkeztu zuten diskoa, baina aste [...]

Getariako musika banda

Getariako Musika Bandak ehun urte bete zituen iaz, eta ekimen ugari antolatu du ordutik (Onintza Lete Arrieta)

Getariako Musika Bandak 100 urte artxiboa astinduz diskoa kaleratu du, herriko abesti esanguratsuenak bilduta, Elkar argitaletxearen eskutik. Musika bandak mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin du urtean zehar, eta kideek jakinarazi dute diskoa izango dela ehun urteen aitzakian egindako azkena. Hamalau abestik osatzen dute diskoa. Guztiak Getariarekin daude lotuta, eta musika bandak kontzertuetan hamaika aldiz jo izan ditu. «Mendeurreneko diskoa izanik, abesti klasikoak jaso ditugu. Horietako batzuk festetan eskaintzen ditugu, eta beste batzuk egun jotzen ez baditugu ere, bere garaian oso ezagunak izan ziren», adierazi du Eñaut Bernalek, bandako kideak. Hala nola, Getariako eta Elkanoren ereserkiak, El Alba eta San Anton abestiak prestatu dituzte diskorako, eta kantu batzuen moldaketak Aitor Uriak, Getariako Musika Bandako zuzendariak egin ditu. Abestien inguruko azalpenak ere gehitu dituzte diskoan; hala nola, abestia nork eta noiz sortu zuen, eta historia laburra plazaratu dute.

Diskoaren emaitzarekin «gustura» dago banda, «soinu oso ona» duelako. Iazko urrian eta azaroan grabatu zuten diskoa, Lazkaoko (Gipuzkoa) Areria aretoan, eta grabatze prozesua esperotakoa baino hobea izan zela adierazi du Bernalek. «Diskoa grabatzen esperientziarik gabeak ginen, eta prozesua astun samarra izango zela pentsatzen genuen. Baina, azkenean, uste baino askoz hobea izan zen, eta gustura aritu ginen lanean».

Hil hasieran aurkeztu zuten diskoa, baina aste honetan jarri dute salgai, herriko zenbait gunetan. Goiko Izarri, Mahasti, Taxco eta Harritarte taberna eta dendetan, eta turismo bulegoan eskura daiteke, hiru eurotan. Halaber, duela hilabete batzuk 100 urteko doinu hotsak liburua kaleratu zuten, bandaren historiaren inguruko lana. Hori hiru eurotan dago salgai, baina bandak deskontua egingo die bi produktuak erosten dituztenei; guztira sei euro kobratuko diete.

Getariako Musika Bandak ehun urte bete zituen aurreko urtean, eta ordutik ekimen bereziak egin ditu. «Zerbait berezia egin behar genuela pentsatu genuen, apartekoa. Lantaldea eratu genuen, eta diskoa eta liburua izan ditugu proiektu nagusiak».

Horrez gain, hilero-hilero musikaren inguruko ekitaldiak prestatu dituzte herrian Getariako Bandako kideek; hala nola, bandaren mendeurreneko logotipo lehiaketa, tronboi laukotearen kontzertua, bandako argazki erakusketa, Azkoitiko metal boskotearen emanaldia, eta banden alardea antolatu dituzte. Getariako Musika Bandak nabarmendu du ekitaldi horiek guztiak «oso ongi» atera direla, eta egindako lanarekin «oso gustura» daudela aitortu dute kideek.

 

‘100 urte artxiboa astinduz’

Gora gizon azkarrak. Elkanok munduari bira eman zion 400. urteurrenean, 1922an, haren omenezko ereserkia sortzeko lehiaketa Noberto Amandozen Gora gizon azkarrak irabazi bazuen, baina, «hainbat arrazoi medio», Landazabalen (bigarren sailkatua) lana aukeratu zuten, eta 2008ra arte honen pieza erabili zuten herriko ereserki gisa.
Himno a Elkano. German Landazabalek sortu zuen; Elkanoren ereserkia hautatzeko lehiaketan bigarren postuan geratu zen, baina abesti hau erabaili izan da Elkanoren lehorreratzeko antzezpenentan eta herriko ereserki gisa ere.
Getariako ereserkia. Urte askotan Elkanoren ereserkia jo izan da herriko ereserki gisa, baina 2008an egin zuten lehiaketan Txomin Mujikaren abestia hautatu zuten herriko ereserki izateko. Ordutik, jaietako bandera igoeretan abesti hori jo eta abesten dute.
El alba.  Abesti honen inguruan «nahaste handia» egon da, partiturak desagertu eta «bakoitzak gogoratzen zuena» jotzen zuelako. Partitura batzuk lortu bazituzten ere, guztiak desberdinak ziren, eta ez ziren Getariako Musika Bandak jotzen zuena. 2003an Bermeoko bandako artxiboan aurkitu zuten jatorrizko partitura, Jose Franco Ribatek 1909an idatzia.
Gazte alaiak. Angel Aizpuruk sortutako pieza da. Herrian ezaguna da abestia. «Guztiek ezagutzen dute». Urtero jotzen du bandak, jaietan eta Xixili donearen eguneko kalejiran
Guethary.  Lapurdiko Getariaren harremanaren ondorioz, arin-arinez eta fandagoz
osatutako doinuak sortu zituen Ch. Garciak.
Txoritompe, Cine Elcano, San Anton eta Cariñela.  Angel Aizpuruak, bandako zuzendari izan zenak, hamaika abesti sortu zituen 1949. eta 1977. urteen artean. Txoritonpe herriko elkarte gastronomikoari eskainitako danborradarako pieza da. Cine Elcano 50eko hamarkadan Herrerieta kalean zegoen aretoari eskaini zion Aizpuruak. San Anton kalejira kutsuko pieza da, eta herriko jaietan asko jotzen dute. Cariñela-k erritmo alai eta bizi du. «Erritmo motibagarria aprobetxatu ohi du bandak, egun hasieran edo une neketsuetan bandakideak alaitu eta animatzeko».
Al inmortal Rossini.  Ramon Crespok sortutako abestia da. Ondoren, bandako Feliciano Beobidek instrumentatu zuten. Ostiral Santuko prozesio gehienetan eskaini izan du bandak.
Jabon Lagarto.  Garai batean «ohikoa» zen banden emanaldietan abesti hau entzutea. Banda ibilaldira joaten zenean  jotzen eta abesten zuten. Donostiako Antigua auzoan zegoen Lagarto xaboi fabrikari egindako kanta da. Xaboi hori «ospetsua» izan zen XX. mende erdialdean, Gipuzkoan. Lorenzo Luisek sortu zuen.
Aldo.  Lorenzo Luisek idatzi zuen kalejira. Duela hamarkada batzuk bandak sarri jotzen zuen abestia da. Egun, inauterietan taularatzen dute.
Faile buru.  Gure Txeru elkarteak antolatzen zuen danborradan Donostiako abestiak soilik jotzen zituzten hasiera batean. Saioa «herrikoiago» egiteko asmoz, ordea, Javier Egaña zarauztarrak hiru abesti sortu zituen: Fraile buru, Retreta Txeru eta Vals Txeru.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide