Aste honetan amaituko dira ingelesez eta frantsesezko kafe tertuliak. Herenegun egin zuten azken solasaldia ingelesez; gaur egingo dute, berriz, frantsesez azken saioa. Ohi bezala, Euskalduna tabernan izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. Arantxa Aldalurrek gidatuko du. Bestalde, ikasturtea agurtzeko, afaria egingo dute ostiralean. Euskaldunan izango da, 21:00etatik aurrera. Solaskide guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.