Zumaian ura moztuta egongo da 15:00ak bitartean

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 20a

Zumaian 15:00ak bitartean ez dute izango urik, Trenzubian izan den matxura baten ondorioz; Zumaiako Udalak jakinarazi du langileak 09:00etatik aberia konpontzen ari direla, eta "ziurrenik" ordura bitartean urik ez dela izango adierazi dute. Honen arabera, langileek 15:00ak baino lehen konpontzen badute matxura, ura "lehenago" itzuliko da etxeetara; baina, 15:00etatik aurrera urik ez bada udalak adierazi du herritarrek 902- 30 22 22 telefonora deitu dezaketela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide