Herritarrek udan aspertzeko aukerarik ez dute izango, askotariko ikastaroak antolatu baitiuzte uztailerako zein abuzturako. Itsasoko jardueran artean, piraguismoa, bela, surfa eta bodyboarda, igeriketa eta SUP Stand Up Paddle edo arraun surfa praktikatzeko aukera izango dute getariarrek. Horrez gain, bestelako ur azpiko jardueretan parte hartu ahalko dute, besteak beste, urpekaritzaren lehen urratsetan. Ikastaro horiek Getariako kirol portuan (bela) eta Gaztetape zein Malkorbe hondartzetan eskainiko dituzte. Sahatsaga kiroldegian, berriz, frontenis, aerobik eta spinning eskolak eskainiko dituzte. Fronteniseko ikastaroan parte hartzen dutenak, gainera, txapelketan lehiatuko dira. Salbatore Jaietan jokatuko dute finala.
Informazio zabalagoa eskuratu eta izena emateko, 943-140957 edo 943896024 telefonoetara deitu beharko da edota kultura@getaria.org edo turismogetaria@euskalnet.net helbideetara mezua bidali.
