Corrugadosekoak BBVA-ren aurrean

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 19a

Corrugados Azpeitiako langileak greba mugagabea ari egiten, eta atzo goizean Azpeitiko BBVAko sukurtsalaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. «Gure enpresaren hartzekodun eta zordun handiena BBVA da, eta horrek gure enpresan erabakitzeko ahalmena du», azaldu zuten bertan LAB eta ELA sindikatuetako langileen ordezkariek. Langileen ordezkariek esan dutenez, lana badute, baina lanerako lehengaia falta dute: «Lana badugu, baina ez dugu lanik egiten, ez dagoelako txatarra erosteko dirurik». Enpresaren eta langileen etorkizuna argitzeko eskatu diote BBVAri eta Gallardo Taldeari. Corrugados Azpeitia talde horretakoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide