Edorta de Antak ez du bermatuta Joko Paralinpikoetan lehiatzeko txartela

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 20a

World Rowing Cup III munduko txapelketako finalean seigarren sailkatu da Edorta de Anta, Munichen. Orioko arraunlariak gizonezko skif egokituan hartu du parte asteburuan, eta finalean azken postuan iritsi zen helmugara. Bere aurretik, bosgarren tokian, Juan Pablo Barcia asturiarra sartu zen. Emaitza honekin, Londreseko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko tokia «kinka larrian» jarri zaio De Antari, Orioko Arraun Elkarteak adierazi duenez. Espainiako Federazioak bien artean erabakiko du zein izango den abuztuan Jokoetan arituko den ordezkaria, nahiz eta Orioko arraunlariak merituz lortu zuen iaz plaza. Azken txapelketa honetan, ordea, Barciak aurrea hartu dio. Azken aukera Espainiako Txapelketan izango du, uztailaren 8an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide