Ostiralean Zestoako pilotako denboraldi amaierako jaialdia jokatuko da

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 19a

Asteburuan hainbat pilota partida ikusteko aukera egongo da Zestoan. Ostiral honetan, ekainak 22, Zestoako pilotako denboraldi bukaerako jaialdia jokatuko da Frontoi Zaharrean (eguraldi txarra egiten badu kiroldegian). 18:30ean hasiko da pilota jaialdi...

Asteburuan hainbat pilota partida ikusteko aukera egongo da Zestoan. Ostiral honetan, ekainak 22, Zestoako pilotako denboraldi bukaerako jaialdia jokatuko da Frontoi Zaharrean (eguraldi txarra egiten badu kiroldegian). 18:30ean hasiko da pilota jaialdia, bertan herriko pilotari federatuek hartuko dute parte. Gaztetxoetan, Zubizarreta eta Irurek Miranda eta Odriozolaren aurka jokatuko dute; gazteetan, Adonis eta Arantzetak Perez eta Aranberriren kontra; eta, nagusietan, Artetxe eta Azagirre Salegi eta Loiolaren aurka ariko dira.

Larunbatean, ekainak 23, berriz, Gipuzkoako Talentudunen finalak jokatuko dira, 17:00etan. Orduan, alebinetan Aranguren usurbildarrak Egiguren azpeitiarraren kontra jokatuko du; eta, infantiletan, Aizpuru andoaindarrak Moron arrasatearraren aurka.

Igandean, ekainak 24, Gipuzkoako Mendebalde Txapelketako lauterdiko finalak jokatuko dira Zestoako kiroldegian, 10:00etan hasita. Lehen mailako kadeteetan Aranberri zestoarrak Egiburu lazkaotarraren kontra jokatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide