Literatura, musika, artea, antzerkia… askotariko kultur ekimenak bilduko dituen kultur eremua da Sortaldea. Zarauzko itsas pasealekuan dago, itsas natura lokalean, bisitarien begi bistan. Uztailaren 2an zabalduko ditu lehenbiziko aldiz ateak, eta udako hainbat zerbitzu eskainiko du. Neguan, berriz, sormenerako, erakusketetarako eta hitzaldi eta aurkezpenetarako gunea izango da.
Informazio osoa: http://sortaldea.wordpress.com
EGITARAUA:
Uztailak 2, astelehena
17:30. Sortaldea Kultur Eremuaren inaugurazioa.
18:15. Zarautz eta balea erakusketaren inaugurazioa.
Uztailak 10, asteartea
18:00. El nacionalismo linguistico Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari eta idazlearen hitzaldia.
Uztailak 11, asteazkena
17:00. Irrien Lagunak Klubaren eta haurrentzako Irria aldizkariaren aurkezpena, Porrotx pailazoarekin.
Uztailak 13, ostirala
16:00. Bob Marley Eguna. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango da: musika, artisau postuak, serigrafia, graffitilariak eta gastronomia, besteak beste. artelariak.org taldeko Haritz Irureta eta Iban Lopezek antolatuta.
Uztailak 18, asteazkena
22:00. Carbailleira elkartearekin elkarlanean eta Galiziako Astearen baitan, Novo Cinema Galego zikloa. Doentes filma izango da ikusgai.
Uztailak 19, osteguna
18:00. Carbailleira elkartearekin elkarlanean eta Galiziako Astearen baitan, Novo Cinema Galego zikloa. A tropa de Trapo no Pais Onde Sempre Brilla o Sol filma izango da ikusgai.
Uztailak 20, ostirala
22:00. Carbailleira elkartearekin elkarlanean eta Galiziako Astearen baitan, Novo Cinema Galego zikloa. Vilamor filma izango da ikusgai.
Uztailak 26, osteguna
19:00. Sorlekutik ekimenaren baitan, Mikel Unzurrunzaga Makala disko jartzaile zarauztarrak bere azken lana aurkeztuko du: Unexpected tapas . Bidaidea: Aritz Mutiozabal kazetari eta musikaria.
Uztailak 29, igandea
20:00. Xentimorik gabe antzezlan musikatua, Asier Sotak zuzenduta eta Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin.
22:30. Igelaren Banda taldearen kontzertua.
Uztailak 30, astelehena
20:00. Musika afrikarra, Nakany Kante abeslariaren eskutik.
22:30. Musika brasildarra, Gafieira Miuda sanba taldearen eskutik.
Abuztuak 2, osteguna
18:30. Gotzon Elortza gogoan zikloaren baitan, Gotzon Elortza euskal zinemaren aitzindari eta euskarazko lehen dokumentalaren egilearen 50eko eta 60ko hamarkadetako euskal filmak izango dira ikusgai: Ereagatik Matxitxakora, Aberria eta Elburua Gernika.