Eroski saltoki handian bi ordutik gora aparkatzeagatik ordaindu egin beharko da gaurtik aurrera. Lehen bi orduetan, ordea, doan aparkatu ahalko da. Bezeroek denbora horretan astia izango dute hala erosketak Eroskin zein inguruko saltokietan egiteko, eta bide batez, auto pilaketak ekidingo dira. Aparkalekuaren erabilera tiket sistema baten bitartez kudeatuko dute, sarreran hesi bat ezarriz. Saltokia itxita dagoenean (21:00ak eta 09:00ak bitartean) edota jaiegunetan aparkatzea libre izango da.