Getariako Udalak zabaldu du herrialde pobreetan lan egiten duten talde eta erakundeei diru laguntzak emateko deialdia; hilak 27ra bitartean eskatu daitezke laguntzak, udaletxean. Herriko taldeei 13.510 euro banatuko dizkie udalak, eta herrialde horietan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeentzat, berriz, 5.790 euro bideratuko dute.