Gutuna: “Hondakinak birziklatu”

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 18a

Bizi-bizi dugu, gure artean, zaborraren inguruko eztabaida. Badirudi urteetan erreparatu ez diogun gai honek, bat-batean, gure egunerokotasunaren erdigunea bereganatu behar duela. Esan liteke, zaborra leporaino iritsi zaigunean heldu diogula gaiari, eta, gainera, berehala hartu behar dugula orain arteko eredutik beste baterako erabakia. Ez da ez, hau, gai bati heltzeko modurik egokiena, baina tira, behingoz probetxuzko eztabaida sustatzeko balio badu, ongi etorria izan dadila. Hondakina nora ? Zaborra osatzen duten zati bakoitzari irtenbide berezitua dagokion arren, portzentaje nagusia nora bideratzen dugun da gakoa: zabortegira, erraustegira edo birziklatzera (material inerte edo probetxagarri bihurtuko lukeena). Zabor nahasien zabortegi handi eta orokorren garaia bukatu da, baita errauskailuena ere (Europa, 2012-05-24) eta Arkamurka Natur Elkartea pozik garbi du birziklaia dela irtenbidea.Kutsadura (lekua edo airea) alde batera utzita ere,  ez genuke ahaztu behar zabor bezala tratatzen dugun hori, berez, hainbat lehengaien iturri badela. Dagoeneko, petrolioa eta beste hainbat lehengaien urritzeak hainbat gerra eragiten hasia denean, gu horien deribatuak erretzen aritzea ez da inolaz ere bideragarria, ez ekonomikoki, ezta ere etikoki. Errausketarena izan zitekeen aukera duela 25 urte, baino gaur egun ate joka datorkigun etorkizun hurbil hori ikusirik ezin dugu hautu hori lehenetsi, ezta Europak hartu berri dituen erabakiak hartu ez balitu ere. Onartu ahal genuke baldin [...]

Bizi-bizi dugu, gure artean, zaborraren inguruko eztabaida. Badirudi urteetan erreparatu ez diogun gai honek, bat-batean, gure egunerokotasunaren erdigunea bereganatu behar duela. Esan liteke, zaborra leporaino iritsi zaigunean heldu diogula gaiari, eta, gainera, berehala hartu behar dugula orain arteko eredutik beste baterako erabakia. Ez da ez, hau, gai bati heltzeko modurik egokiena, baina tira, behingoz probetxuzko eztabaida sustatzeko balio badu, ongi etorria izan dadila.

Hondakina nora ?
Zaborra osatzen duten zati bakoitzari irtenbide berezitua dagokion arren, portzentaje nagusia nora bideratzen dugun da gakoa: zabortegira, erraustegira edo birziklatzera (material inerte edo probetxagarri bihurtuko lukeena). Zabor nahasien zabortegi handi eta orokorren garaia bukatu da, baita errauskailuena ere (Europa, 2012-05-24) eta Arkamurka Natur Elkartea pozik garbi du birziklaia dela irtenbidea.Kutsadura (lekua edo airea) alde batera utzita ere,  ez genuke ahaztu behar zabor bezala tratatzen dugun hori, berez, hainbat lehengaien iturri badela. Dagoeneko, petrolioa eta beste hainbat lehengaien urritzeak hainbat gerra eragiten hasia denean, gu horien deribatuak erretzen aritzea ez da inolaz ere bideragarria, ez ekonomikoki, ezta ere etikoki.

Errausketarena izan zitekeen aukera duela 25 urte, baino gaur egun ate joka datorkigun etorkizun hurbil hori ikusirik ezin dugu hautu hori lehenetsi, ezta Europak hartu berri dituen erabakiak hartu ez balitu ere. Onartu ahal genuke baldin eta PIGRUG bezalako dokumentuetan azaltzen den moduan hainbat zati birziklatu ondoren geratzen den hondar zati txikiarentzako irtenbidea balitz. Baina ezin dugu ahaztu ez garela, egun, Zarautzen, %20ko hondar zatiaz ari, baizik eta, gutxienez, %60az. Ezin diogu hondar zati deitu hondakin osoaren zatirik handiena denari.  Birziklaia izanik bidea, hori norbanakoak etxean berezituz bakarrik burutu liteke eta ohitura hori biztanleengan benetan orokortu dadin horretara derrigortu hala kontzientziazioaren bideari ekitea da hurrengo galdera.

Kontzientziazioaren mugak.
Arkamurkakoak beti izan gara, printzipioz, jendearen kontzientziazioa sustatzekoaren aldekoak, eta helburu horrekin gabiltza, hainbat urtez, kontserbazioaren eta naturaren inguruan lan didaktikoa burutzen. Halere, eta zaborraren kudeaketa bezalako gai oinarrizko eta gero eta erabakigarriagoak direnen inguruan ezin gara epe luzerako eta emaitza zalantzaz betea duten prozesuen zain egon.

Gure ustez, eguna joan eguna etorri, zaborraren eztabaida kalean dugularik birziklatze tasa onargarririk lortzeko gai izan ez bagara nekez eskuratuko dugu behin erraustegi handi bat abian jarritakoan. Zabor gehienak erraustegira bideratzen hasi edo zabortegi berriak sortzen badira Zarauztik urrun eta gaiaren goritasuna hoztuko balitz egungo sailkatze emaitzak hobetuko genituzkeela uste al dugu? Ikusi besterik ez dugu zerk eragin duen 5. edukiontziaren azken aldiko bultzada: zabor bilketen ordainketetan horrek duen diru-hobariak. Birziklatu ahal izateko etxeko bete beharra ez da kontzientziazio hutsez, musutruk igoko, poltsikoetan eragina duenean baizik, hobariaz edo isunez.

5. edukiontzia vs atez atekoa
Arkamurkakoentzako eztabaida hau faltsua da. Gutxienekoa da nola jasotzen den norbanakook etxean sailkatu duguna. Gutariko bakoitzak modu eraginkorrean sailkatzean datza zaborraren arazoaren funtsa. Bere garrantzia ukatu gabe bigarren mailako eztabaida da nola jasoko digun Udal Elkarteak etxean bildu duguna. Benetako arazoa, etxetik dena nahasia ateratzen dutenak dira. Horien eta iraunkortasunaren aldeko apustua egin dugunon artekoa da aurkakotasuna.

Eztabaidaren bidez arazoa bideratu dezagula eskatzen diogu udalari eta gainontzeko eragile guztiei, benetan birziklatzea sustatuko duten jarrerak bultzatuz eta garbi izanik intimitatearen eta askatasun pertsonalaren aitzakian ezin direla gure eta etortzeko diren zarauztarren etorkizuna kolokan jarri dezaketen portaera asozialak onartu.

Arkamurkaren planteamendua
Hondakinen gaian Arkamurka birziklaiaren alde posizionatzen da, herritarrak horretara animatuz eta egoskorrak behartuz, gero eta hondakin gutxiago sortuko duten bideen urratzea eta berrerabilpena sustatuz batera.

Aurrekoa onartuz, garrantzi gutxi du zein sistema aukeratzen duen Udalak Zarautzerako, baina garrantzi handia du herritarrak proiektuaren parte sentitzea. Horregatik denon kontsentsua lortzeko ahalegin berezia egin beharko luke Udalak, eta herritarrei ahalik eta partehartze handiena ematen saiatu.

Arkamurka Natur Taldea.  Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide