Astebeteko grebaren ondotik greba mugagabea hasiko dute Corrugados Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 18a

Joan den ostiraletik, ekainaren 15etik, astebeteko greban daude Corrugados Azpeitia enpresako langileak, LAB eta ELA sindikatuek egindako deialdiari erantzunez. Baina, ostiraletik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki dute gaur. Enpresako zuzendaritzak Azpeitiko lantegitik 60 langile kaleratzea, urtearen bukaera bitartean geldituko liratekeen 245 langileri kontratua eteteko lana erregulatzeko txostena ezartzea, soldatak %35 jaistea eta urteko lanaldia 49 ordu gehiagokoa izatea erabaki du. Horren aurrean, astebeteko greba hasi zuten langileek joan den ostiralean. Zuzendaritzak ezarri nahi dituen murrizketen aurrean langileak egunero elkartzen ari dira enpresaren atarian; gaur 190 langile bildu dira. Biharko, berriz, 10:00etan elkarretaratzea deitu dute Azpeitiko Olazko Andre Mariaren plazatxoan. Ostegunean, ekainaren 21ean, berriz, Donostian elkarretaratzea egingo dute, 11:00etan, Lan Sailaren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide