Aizarnazabalgo erremontistak izan dira nagusi Azpeitian

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 18a

Joan den ostiralean Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketaren finala Etxabe II.a eta Zubizarretak irabazi zuten. Etxeberria IV.a eta Aizpururi 40-25 irabazi ostean lortu zuten txapela. 13na berdinduta zeudenetik aurrera partidan nagusi izan ziren Aizarnazabalgoak; 21-28ra pasatu ziren markagailuan, gero 22-34ra iritxi ziren nabarmen aurrea hartuta, eta 25-40 bukatu zuten. Finaleko erremontista onena Etxabe II.a izan zen. Zubizarretak, berriz, saketik sei tanto eskuratu zituen. Txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu zituzten ostiralean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, hirugarren Matxin III.ak eta Labakak egin zuten Matxin VI.ari eta Agirrezabalari 29-35 irabazi ondoren.

Erremonteko finala jokatu zuten erremontistak txapelketaren antolatzaileekin (Uztarria.com)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide