Txinparta euskara taldeak, Gaztetxeak, Inpernupeko Joareak taldeak, Astinduk eta Bertso Eskolak antolatu dute I. Eki Eguna. 18:00etan hasiko dira ekitaldiak. Ordu horretan Kofradian haurrentzako tailerrak egongo dira. 23:00etan Zumaiako joareak herrian zehar ibiliko dira, eta gaurditik aurrera Beheko Plazan ekitaldi nagusia hasiko da: antzerkia, txalaparta, dantza, bertsoak, sorgin salda... izango dituzte ikusgai bertaratzen direnek. Beheko Plazako saioa amaitzen denean, Itzurunen jarraituko dute urteko gaurik motzenaz gozatzen. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte beraien soinu tresnak eraman ditzaten.