Euskal Herriko xakeko jokalari beterano onenak Zarautzen bildu dira, Euskadiko Beteranoen XXVI. Xake Txapelketa jokatzeko. Zarautz Kirol Elkarteko egoitza partidaleku bihurtua, lau txanda jokatu dituzte gaur goizean; arratsaldean beste bi jokatuko dituzte eta igande goizean azken biak. Bihar, sari banaketa egin aurretik, Zarautz Kirol Elkarteak, Zarauzko Udalak eta Euskal Xake Federakuntzak, orain gutxi hil den Jose Iglesias ‘Pepe’ xake jokalari zarauztarrari omenaldi xume bat egingo diote. Izan ere, bera izan zen xake zarauztarraren arima eta txapelketa hau abitu zuen.
