Alai auzoa festetan da

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 16a

Estreinakoz, Alai auzoa festetan da, eta egitarau zabala antolatu du bihar bitartean. Gaur goizean, haurrei zuzendutako jolasak izan dituzte, Zumartian elkartearen eskutik. Zezen mekanikoak eta eta quad motorrek jendea gerturatu dute auzora, eta haurrek horiekin gozatzen zuten bitartean, helduek zer jan et edan izan dute  jai batzordeko txosnan, trikitilariek girotuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide