Zagar Egunaren gaztetasuna

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 16a

Zarauzko Gazte Asanbladak birsortuta aurkeztu dio bere burua herriari. Horretarako, Zagar Eguna ospatzen ari dira goizetik. Lehenik et behin hamaiketakoa egin dute Munoa plazan, eta, jarraian, Gazte Olinpiadei egin diete bide, ZAGAren zapi arrosak lep...

Zarauzko Gazte Asanbladak birsortuta aurkeztu dio bere burua herriari. Horretarako, Zagar Eguna ospatzen ari dira goizetik. Lehenik et behin hamaiketakoa egin dute Munoa plazan, eta, jarraian, Gazte Olinpiadei egin diete bide, ZAGAren zapi arrosak lepoan. Aisialdiko hainbat jolas egin dituzte lagunartean, Isuo Sasiiak eta Aitor Urbietak aurkezten zuten bitartean. Era berean, Arraio Irratiko lagunek zuzenean jarraitzen ari dira egun guztia. Eguerdian, Frontoi Txikiaren aurrekaldea Zagar Plaza izenarekin inauguratuko dute “sinbolikoki”, eta bertan eginiko ekitaldian ZAGAren aurrekariak eta orain arteko ibilbidea azaltzeaz gain, herriko gazte mugimenduari heldu berri dion talde berriaren aurkezpena egin dute. “Zarauzko talde bezala, herrian kale presentzia behar dugula uste dugu eta horregatik, Frontoi Txikiko plaza Zargar Plaza izango dugu aurrerantzean”. Orain, herri bazkaria egingo dute Musika plazan (euria dela eta tokiz aldatu dute), eta bertso saioa izango dute, eta arratsaldetik aurrera,  poteoa eta, amaitzeko, erromeria Musika Plazan, Eromeria taldearekin.

IMG_0525 IMG_0526 IMG_0532 IMG_0533 IMG_0527 IMG_0539 IMG_0560 IMG_0626 IMG_0627

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide